Hitzartutako espeleoabenturako bisitak mendukiloko beheko geletara
Astitz - 2009
Sarrera eta Aurkezpen historikoa.
Mendukilo leizea Astitzeko Kontzejuan (Larraungo bailara, Nafarroa) dago kokatuta, Aralarko mendilerro karstikoaren magalean. Leize hori, LIC zona batean kokatua eta lehen Burdin Arotik mendiko ukuilu gisa erabilia, turistak eta eskolumeak hartzeko egokituta dago. Kanpoan aparkalekua, harrera etxea eta ibilbide botaniko txiki bat dauzka.
Kobazuloak eskualdearen garapen motor gisa funtzionatzen du, eta lurpeko gauza miragarriak erakustea du helburu, bisitariak horiek zaintzeak eta babesteak duen garrantziaren kontzientzia har dezan. Kobazuloaren gaikuntza leizeari lehentasuna emanez (leizearen sei geletatik hiru egokitu gabe geratu dira) eta inpaktuak minimizatuz (azpiegitura desmuntagarriak) egin da.
Esplorazio espeleologikoei dagokienean, 1969ko udan, orduan sortu berria zen GAEX espelelologia taldeak leizearen lehen prospekzioak egin zituen. Ondoren, sarrera asko egin ziren leize guztian prospekzioak egiteko. 1970eko uda amaieran, talde horretako kideek, Príncipe de Viana Institutuaren laguntzarekin, Jentileio tutuaren sarbidea itxi zuten. 1974an, C. Acazek eta C. Mendivek kobazulo guztia topografiatu zuten.
Leizea ezagutarazi zenez geroztik, gero eta jende gehiago sartzen zen bertan. Ondorioz, giza jardueraren arrastoak agertzen hasi ziren, hala nola egituren haustura eta zabor pilaketa. Hori dela eta, leizea hobeto babestearen beharra ikusi zen eta, 1978an, Nafarroako Gobernuaren Herrilan Sailak sarrera hesiz itxi zuen. Horrela, Aldundiaren eta Astitzeko Kontzejuaren esku geratu zen leizera sartzeko giltza.
Kobazulora sartzeko eskaerak ugariak zirenez, 1996an Larraungo Udalak, Astitzeko Kontzejuak hala eskatuta, kobazuloa turismorako gaitzeko aurreproiektua eskatu zuen. Ildo horretatik, 2001 urtearen amaieran Astitzko Kobak S.M. enpresa sortu zen, Plazaolako Turismo Partzuergoaren, Lekunberri eta Larraungo udalen eta Astitzeko Kontzejuaren partaidetzarekin. Nafarroako Gobernuko hainbat sailen laguntzari esker, 2004ko hasieran leizea turismorako zabaltzeko lanei ekin zitzaien, eta 2005eko uztailaren 22an ireki zen.
Horrela, atondu gabeko gelak bisitatzeko eskari ugariei erantzunez, espeleoabentura eskaintzea erabaki da, ibilbide turistikotik kanpo geratzen diren aretoez gozatzeko.
Espeleoabentura Mendukiloko leizean
Mendukilo kobako atondu gabeko geletara bisita kirol teknikak erabiliaz. 2009ko abuztutik aurrera kobazuloaren katedral izkutua, Gerlariaren aretoa, bisitatzeko aukera izango da.
Mendukiloko koban, 70m-ko sakoneran eta ibilbide turistikoko gelen azpian, egun leizearen altxor ezkutua den dimentsio handiko areto bat aurkitzen da.
Bertaratzeko, zenbait koska edo irtengune jaitsi eta katazulo txiki bat gurutzatu behar dira. Sarrerak zituen estugune eta zailtasunez ondorioz, ibilbide turistikotik kanpo geratu zen. Horrela, espeleoabenturak, espeleologia eta abentura kirolen teknikak elkartuz, azpiegitura eta argiztapen eszenikorik gabe bertaratzea ahalbidetzen digu, Prestatutako bi giden laguntzaz eta 10 bisitarira mugatutako taldeetan, lurrazpiko abenturazaleak bezala hornituko gara. Hiru ordutako ibilera astitsuan, seigarren kontinentearen esentzia ezagutu eta modu naturalean gozatzeko parada izango dugu. Bisitarien segurtasuna ziurtatzeko, zailtasun edo arriskuren bat duten pasabideak hornituak daude. Ibilbidean zehar hainbat geldialdi burutuko dira lurrazpiko paisaia interpretatu, ekologia, geologia naiz biologia ezagutu eta bere dimentsio naturalez gozatzeko. Ingurunea eta taldea arriskuan ez jartzeko, ibilbidean zehar giden oharrak zorroztasunez jarraitu beharko dira.
Espeleoabentura arriskuzko kirolen barruan sartzen da , ondorioz, baldintza fisiko egokian aurkitzea eta ezintasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea ezinbestekoa da aktibitatea gauzatzeko.
Zertan datza Espeleoabentura?
Mendukilo kobako atondu gabeko geletara bisita, kirol teknikez baliatuz eta espeleologo baten modura hornituta.
- Ibilbidea: zati turistikoa (540m) + espeleoabenturako ibilbidea (Gerlariaren aretoa).
- Gutxi gorabeherako denbora: 3 ordu.
- Zailtasuna: nahikoa-handia.
Jarduera, gida talde espezialista batek zuzendu, azaldu eta ikuskatzen du.
Mendukiloko atondu gabeko geletararako espeleoabenturako bisita mugatua dago jende kopuruan (gehienez 10 bisitari) eta hilean behin (larunbat goizean) gauzatuko da.
Gerlariaren gelaren goiko aldeko gours-ak
Nork parte hartu dezake ekintzan?
Jarduera gauzatzeko nahia argi eta garbi adierazi eta arauetara doitzen den edozein gizabanakok (14 urtetik gorakoa).
Behin-behineko izen ematea
Erabiltzailearen aldetik.
- Eskaera gauzatzeko:
FAX. 948507333
E-MAIL mendukilo@mendukilo.com
Edo idatziz: TURISMO BULEGOA (Astitzko Kobak S.M.)
Plazaola kalea 21 , 31870-Lekunberri (Nafarroa)
- Ondorengoa jasoz edo agertuz: izena, helbidea eta kontakturako telefonoa.
- Parte hartzaile kopurua. Gehienez 10 bisitari taldeko.
- Gutxienez 14 urte beteak izan behar dira. Adin txikikoak beti heldu baten laguntza eta guraso edo tutoreen idatzizko baimena behar dute.
- Behin behineko itxarote zerrendan sartuko dira.
Behin-behineko izen ematearen ondoren Astitzko kobak S.M.-ek bidaliko duen informazioa.
- Espeleoabenturako informazio orokorra.
- Jarduerak duen arriskua bere gain hartu eta Astitzko Kobak S.M. enpresa erantzukizunetatik salbuesten duen erabiltzaileak sinatzeko kontratua (1 Anexoa)
- Adin txikikoentzat, guraso edo tutoreen idatzizko baimena (2 Anexoa).
- Prezioa eta ordainketa modua: jardueraren kostua bisitako 450€-koa izango da (10 pax.), Astitzko Kobak S.M.-ren ondorengo kontu korrontean ordaindu beharko dena: 2054. 0045. 66. 914341121.5 de CAN
Izen ematea.
Erabiltzailearen aldetik.
(1) eta (2 beharrezkoa bada) dokumentuak bete eta goian aipatutako kontuan egindako ordainketaren (450€) ziurtagiriarekin batera igorri behar dira.
Astitzko kobak S.M. enpresaren aldetik
- Eskariak itxarote zerrendan sartuko dira izen emate hurrenkeraren arabera (banakako izen emateen aurrean, 10 kidera iristen ez diren taldetan txertatzen saiatuko da).
- Aurretiko hitzordua eta data naiz ordua finkatzea.
- Seguru poliza pertsonalizatua, istripu kalteak eta ardura zibila estaliz.
Ekintza burutzeko beharrezko arropa (erabiltzailearen kontura)
Kobako baldintza klimatikoak direla medio (8ºC y %100 H.E), ondorengoa gomendatzen da:
- Uretarako (katiuskak) edo medirako botak.
- Galtzerdiak eta aldatzeko mudak.
- Arropa eroso eta beroa.
- Goma edo larruzko eskularruak.
Gerlariko aretora igoera harritzar handien artetik
HARRERA GARAIAN
- Harrera, finkatutako egunean goizeko 9:30h-tan Mendukilo kobako harrera etxean.
- Gida talde espezialistaren aurkezpena.
- Taldearen egiaztatzea. Partehartzaileen aurkezpen eta identifikazioa.
- Partehartze arauak eta gomendioak.
- Esploraziorako materialaren banatzea. Taldeko kide bakoitzari, gordailuan, ondorengo materiala emango zaio:
- Bere neurriko behin erabiltzeko lanjantzi edo galtzamantala.
- Argiztapena duen homologatutako kaskua.
- Espeleologiarako arnes-a eta maillon-a.
- Baga bikoitz simetrikoa, segurtasuneko bi mosketoiekin (bakoitzak bere burua finkatzeko).
- HMS motako segurtasun mosketoi eta zortziko bat.
- Arropa aldaketa. Komunetik pasa eta jantziak aldatzeko denbora nahiko eskainiko da.
- Jardueraren azalpen laburra eta bisitaren planoa eskuratzea.
- Beroketa ariketa laburrak.
- Jardueraren hasiera, goizeko 10,00h-tan.
Mendukilo-ko kobaren topografia. Ibilbide turistikoa (hondo zuria) eta espeleoabenturako gunea (hondo berdea)
EKINTZAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN
Zerbitzuak:
- Jardueraren arduradun eta gida espezialista batek gidatutako ibilbidea.
- Pasabide zailen instalazioa, behera egiteko elkarguneekin, eskubandekin… Ekipamendua Nafar Espeleologi Federakundeko irakasleak eta Otxola espeleologi taldeko kideak gauzatu dute.
- Geldialdiak zenbait mugarri edo gune garrantzitsuetan, banakako edo taldekako azalpenekin.
- Edari isotonikoen banaketa, litro erdia pertsonako.
- Bi tableta energetiko kideko.
- Oroitzapen argazkiak ateratzeko baimena.
Betebeharrak:
- Erabat debekatua dago taldetik aldentzea.
- Debekatua dago erretzea, zakarra botatzea edo behar fisiologikoak egitea.
- Debekatua dago kobako fauna edo mineralak atera edo eramatea.
- Erabat debekatua dago droga edo alkohola hartzea jardueraren aurretik.
- Ez da taldearen segurtasuna arriskuan jarri behar.
- Bideokameren erabilpena ez dago baimendua.
- Giden aholkuak aldioro jarraitu behar dira.
- Jardueraren arduradunak, ibilbide osoa gauzatu gabe, aktibitatea amaitutzat eman dezake:
Taldearen segurtasuna arriskuan ikusten badu.
Bere aburuz, aktibitatea gauzatzeko denbora gainditu bada.
Ingurunearen naiz gizabanako edo taldearen aurka eragiten duten ekintza arduragabeen aurrean
Gerlariaren gelara iristeko pasa beharreko katazuloaren irteera
BISITAREN OSTEAN EDO AMAIERAN
- Garbiketarako eta arropa aldatzeko denbora.
- Gordailuan utzitako materiala itzultzea.
- Esperientzia ebaluatzeko inkesta.
- Jardueraren oroitzapen gisa, Mendukiloko kobaren argazki liburu bat oparituko da.
- Agurra, 13:00h – 13:30h.