Ongi etorria Mendukiloko lezera!
Jarrai itzazu ondorengo aholkuak bisitari etekinik handiena atera eta gure lana errazteko.
Sarbidea
· Parkingeraino igotzen den errepidearen ( 1,3Km) seinalizazioa errespeta ezazu.
· Bide bakarreko igoera denez, arreta handiz igo zaitez eta beste autoren batekin gurutzatzen bazara, erabili errepidearen alboko zabalguneak.
· Debekatua dago igoera bidean zehar aparkatzea. Erabili goiko aparkalekua.
· Aparkatzerakoan ahalik eta espazio gutxiena erabili. Tokia mugatua dugu.
Harrera etxea eta tiket salmenta
· Bisita iezaguzu goian duzun Harrera-Etxean, parkingaren ondoan.
· Harrera-Etxean sarrera erosi eta informazio osagarria eskuratuko duzu. Sarrera tiketa, beranduen, bisita ordua baino 15 minutu lehenago erosi daiteke.
· Harrera-Etxean ikus-entzunezko bat (14 minutu), 2 maketa eta denda bat dituzu. Kobaren bisita aurre girotzeko.
· Gogoratu Harrera-Etxean komuna erabiltzeaz bisita gauzatu aurretik, koban ez baituzu aukerarik izango irten arte.
· Harrera Etxearen inguruetan picnic-a debekatua dago (LIC zonaldea:Erkidegoko Garrantzi Handiko Gunea).
Kobako bisita
· Sarrerak, astean zehar, asteburu eta jai egunetan, ordubetero gauzatzen dira.
· Kobako bisita ordua baina 5 minutu lehenago ahoan egotea derrigorrezkoa da. Puntualtasuna ezinbestekoa da (gidak ezin du minutu bat itxaron eta kobako atea itxiko du).
· Bisitak gida baten laguntzaz gauzatzen dira. Sarrera bakoitzeko, bisitari kopuru minimoa 5ekoa eta maximoa 50ekoa da.
· Kobako bisitak ordubete irauten ditu eta barruan tenperatura 8 eta 10 ºC-koa da.
· Hotzari aurre egiteko arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
· Oinetako egokiak beharrezkoak dira zaldainaren gainetik ibiltzeko. Takoidun zapatekin ezin da ibili.
Aurretik bisitak erreserbatzea gomendatzen da 948 396 095 telefonora deituz.
Goza ezazu lur azpiko munduaz! |