Historia luzeko leizea
Astitzko Kontzejuaren herri lurretan kokatua dagoen leize hau, mendeetan zehar mendi ukuilu gisara erabilia izan da, arkeologoek egindako indusketek berresten duten bezala (Lehen Burdin Aroko, 900-200 K.a, aztarnak agertu dira sarrerako gelan).
Idatzizko dokumentuetara jotzen badugu, 1908 urteko Larraungo Udaleko katastro zaharrenean, Endroquillo izenarekin agertzen zaigu. Bertakoek koba betidanik ezagutu arren, gutxik ausartzen ziren sarrerako gelatik haratago joatera. Honela, 1955 urtean, Principe de Viana -ko Espeleologia taldeak lehen sarrera ofizialak burutu zituen.
Urte batzuk igaro behar izan zuten kobaren lehen topografia partziala gauzatzeko, egiteko hau Isaac Santesteban -ek bere bizkar gainean hartuz 1967 urtean. Isaac-ek hasitako lanak, 1974. urtean jarraipen izan zuten Carlos Acaz (Nafar Gobernuko topografoa) eta Conchi Mendive -ren eskutik, kobazulo osoaren topografia osatuz. Hamarkada honen hasieran, leizeak pairatzen zituen txikizio eta formazioen lapurretei aurre egiteko, Nafar Gobernuak kobazuloaren ahoa horma batez itxi zuen.
|
Egungo egoera
Bi hamarkada luzez kobazuloa itxia mantendu ostean, 2001eko urte hasieran lezea turismoarentzat atontzea erabakitzen da, 2003ko urte amaieran obrei hasiera emanaz.
Lan hauek, 2005eko uztailean amaitzen dira koba turismoarentzat uztailak 22an irekiz. |