Lurrazpiko ingurumen eskola |
||
Lurrazpiko altxorrak edonori erakusteko bokazioz Mendukiloko lezea 2005eko udaran ireki zen. Lurrazpiak dituen berezko zailtasunak direla medio, Aralarko erraiak izkutatzen dituzten aberastasunak ezagutzeko aukera oso gutxik izan dute. Horrela, ekosistema berezi hau ezagutu eta bere arazoen inguruan sentsibilitateak pizteko, 2005eko urrian, Mendukiloko Lurrazpiko Ingurumen Eskola abian jarri zen. Bi orduko iraupena duen programan, ekintza ezberdinak garatzen dira: Ikusentzunezkoa: Aralarko mendizerraren aurkezpen poetikoa eta kobaren proiektuari buruzko azalpenak, egileen eskutik (14'). Bete beharreko liburuxkaren aurkezpena eta azalpena. Karstaren maketaren azterketa. Lurrazpia balitz bezala girotutako gelaren ikuskatzea. Kobara bisita gidatua (1h). Mailari dagokion liburuxka bete eta azken ondorioak atera. Liburuxkak, Ikasturte maila bakoitzari egokituak daude eta ikastetxean landutako gaien osagarri praktiko bat izan nahi dute: Lehen Hezkuntza - 1. zikloa - Iraganeko Aztarnak Aralarren. Lehen Hezkuntza - 2. eta 3. zikloak - Mendukiloko altxorraren bila. D.B.H. - 1. zikloa - Mendukilo: lur azpiko mundura bidai bat. D.B.H. - 2. zikloa - Mendukilo ikuskatuz. Batxilerra - Mendukilo Txostena. |
![]() |
|
![]() |
||
![]() |
||
EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA Ordutegia: asteartetik-ostiralera : 10:00h-14:00h. (astelehenetan itxita). Egutegia: martxoa, apirila, maiatza, ekaina, urria, azaroa eta abenduan irekia |
||