Kobazuloa
 

 


Kobazuloaren beste planoa ikusi


Mendukiloko kobazuloaren ahoa, gutxi gorabehera, 750m-ko altueran aurkitzen da. Mendukiloko leizea, azalerako kobazulotzat har genezake.
Honen adierazle da, euri jasa baten ostean, ordubetera jada ura Mendukiloko barrunbetara iritsi dela. Punturik sakonenean kobazuloak 90m-ko desnibela du. Ormazarretako simak berriz, Aralarko sakonenetarikoak,   575m-ko desnibela du. Ahoa,zabalaeta handia da. Berau zeharkatu ostean "adokinez" atondutako aldapa bat jaitsiko dugu,
Artzainzulo gelari harrera eginez. Ahoaren tamaina dela eta Artzainzulo gelak argi natural ugari jasotzen du. Hau izan da mendeetan zehar mendiko ukuilu gisa erabilia izatearen arrazoietako bat


Kobazuloan tenperatura 8-10ºC-koa da eta hezetasuna saturazio puntuan egoten da. Udazkena eta neguan ur ugari izaten du, zonaldeko prezipitazioak berehala iristen baitira kobara. Udaran, berriz, dezente lehortzen da.

Artzainzulo gelatik Jentileioko tutua hartuko dugu, 90 eskailera jaitsi ostean (30m), Hartz-zulora iritsiz. Bertatik Laminosinera sartu eta ibilbide zirkular bat egingo dugu berriro Hartz-zulotik pasatzeko. Azken batean, Herensugearen Gotorlekura sartuko gara. Hemendik lurrazalerako bidea hartuko dugu berriro, Jentileiotik barrena Artzainzulora irtenaz. Bisitan zehar ikusten ez diren arren, kobak baditu beste bi gela: lehenengoa Gerlariaren gela izenez ezaguna, 50m luze gorantz eta bolumen handiko gelaunea da; bigarrena berriz, beherantz doan tutu estu bat da, Intxixuen gordelekua, hain zuzen. Bi hauetaz gain, Laminosin gelak ere badu bisitatzen ez den azken gelaune bat.