Kobazuloa: Artzaintzulo |
|
Lurrazalarekin kontaktu zuzenean dagoen gela da, aho bakarra bere baitan aurkitzen baita. Ahoaren tamaina itzela dela eta, argitasuna eta haize korronteak eragin zuzena dute gela honetan. Gainera, bolumen handiko gelaunea da. Espazio honetan aurki daitezkeen formazioak, nahiko urriak dira eta sabaian nahiz gelaren ezkerraldean azaltzen dira. Formazio geologiko hauek nahiko lehortuak daude eta kolore zuri-grixaxka hartzen dute. Jada, ura ez da berauen artean iragaten eta hazkuntzarik ez da gertatzen. Formazioa hauen eta azpiko geletako formazioen arteko desberdintasuna nabarmena da, azken hauek etengabe hazten ari baitira. Artzainzulo gelaren izena eta kobazulo berarena (mendi-ukuilua), neurri handi batean bertakoek emandako erabilpenari dagozkio. Artzainzulon aurkitutako aztarna arkeologikoek esaten digutenez, K.a. 900.urtetik hona artzainek erabili izan dute gela hau mendiko ukuilu bezala. |
|