Kobazuloa: Hartz-zuloa 1

Jentileioko tutuko 90 eskailerak jaistean, Hartz-zulora iristen gara. Gelaune txiki honek, kobazuloan, banatzaile funtzioa betetzen du.

Bertatik pasa behar gara, derrigorrean, kobazuloko gainontzeko gelaunetara iristeko. Gela honetan ikusiko ditugu kobazuloko lehen formazio biziak eta estalaktita eszentrikoei dagokienean oso aberatsa da.

Estalaktita hauek oso bereziak dira, bere hazkuntzan ez baitiote grabitateari kasu egiten. Hau dela eta, hainbat norabideetan ateratzen dira, sustrai txikien antza hartuz zenbaitetan.