Lehenengo Hartz-zuloaren luzapen bat besterik ez da, baina zenbait bitxikeri gordetzen ditu. Paretei so egiten badiegu, hainbat kasutan belztuak aurkitzen direla konturatuko gara. Kolore hau ez datorkio mineral zehatz batengatik.
Aralarren duela zenbait mende dokumentatua dagoen sute erraldoi baten aztarna dira. Sute honetan Mendukiloko inguru guztiak kiskaldu ziren eta urteen poderioz errautsak urarekin batera kobazulora iragazi dira.
Era berean, gela honetan gizakiak uzten ditugun zenbait aztarna beha daitezke: formazio hautsiak, karburo arrastoa (kobazuloetan argia lortzeko erabiltzen den osagaia)...