Bere ezaugarri nagusiak tamaina eta bolumena dira: 55m-ko luzera eta, zenbait puntutan, sabaiak 20m-tik gorako altuera du.
Katedral natural baten antza duen gelaune honetan badago gelari izena eman dion formazio geologiko bitxi bat. Imaginazioari lan egiten utzi ezkero, formazioak herensuge baten buruaren antza hartzen du. Eta hauxe bihurtzen da, hain zuzen, gelan gidak aipatzen duen kondairaren protagonista.
Sala honetan, formazio geologikoen aniztasun eta kopurua Laminosinekoa baina handiagoa da. Baina gelaren bolumena dela eta, gure begietatik nahiko urrun gelditzen dira eta ez zaizkigu hain deigarriak egiten. Herensugearen gelatik, bisitatzen ez diren Gerlariaren eta Intxixuen gelaunetara iritsi daiteke. Baina kasu honetan sarbidea erabat bestelakoa da, rappel pare bat burutu behar baitira..