Kobazuloa: Laminosin

Gela honen ezaugarri nagusia formazio geologikoen aniztasun eta kopuru itzela da. Bide batez formazio hauek oso gertu ikus genitzake.

Izenak aditzera ematen digun bezala, osin edo putzuez (gours-ak) josia dago eta eurite garaietan berehala betetzen dira. Bisitan ez da gelaren azken zatia ikusteko aukerarik ematen. Pasabide estu batetik azken gela honetara irits gaitezke.

Formazioei dagokienean aurrekoen parekoa da baina berau da Laminosineko bolumen handieneko espazioa. Bisitan bertan, duela milaka urte eroritako harkaitz blokeak beha daitezke. Gelaunea nola sortu zen adierazten digute hein handi batean.

Beste bitxikeri bat ura iragazten den arraildurak osatzen dute; sabaiak nahiko gertu agertzen direnez argi ikus daiteke uraren lana non gertatzen den. Puntu hauek dira hain zuzen estalaktita eta estalagmiten sorlekuak. Aipatutako formazio geologikoez gain, banderak, zutabeak (estalaktita eta estalagmiten batura), koladak...ikus genitzake.