Lurrazpiko laborategia

Mendukilo lezearen berezko baldintza klimatikoak ezagutu eta bisitariak eragindako inpaktuen berri izateko, kobazuloan 3 estazio klimatiko   ezarri dira. Bata Artzainzulo edo sarrerako gelan; bigarrena Laminosinen eta hirugarrena Herensugearen Gotorlekuan. Era berean, barruko datuak kanpokoekin alderatzeko, Harrera Etxean beste estazio klimatiko bat ezarri da. Estazio hauek ondorengo parame-troak neurtzen dituzte:

•  CO2 kontzentrazioa.

•  Presio Atmosferikoa.

•  Temperatura.

•  Hezetasun Erlatiboa.

Era berean, Laminosin gelan, arrokaren eta uraren temperatura neurtzeko sensore pare bat kolokatu dira. Gela berean, plubiometro bat ere ezarri da ur tanten emaria neurtzeko. Plubiometro honen datu-ak, Harrera Etxean dagoenarekin alderatuz, euri urak kobara sartzeko zenbat denbora behar duten eta ze kantitateetan iragazten diren ezagutu daiteke.

Datu guzti hauen bilketa eta tratamenduaz, Alfonso Antxia Zientzia Espeleologikoen Elkartea ardura-tzen da.

Azken helburua, lezearen klimatikari kalteak eragin gabe kobara zenbat jende sartu daitekeen ezagutzea da. Horrela, emaitzek, kudeaketa jasangarri bat bermatzea ahalbidetuko digute.
   
   
Mendukiloko kobazuloaren mikroklimaren ikerketa. Astiz. Nafarroa. Urtarrila–Abendua 2006.
 
Espainiako Espeleologi Federazioak argitaratzen duen SUBTERRANEA aldizkariko artikulua