2010-02-22 21:34:14
KOBAZULOEN EGUNA MARTXOAK 7 (Igandea)
MUGARIK GABEKO LURPEA ekimenean anaiartutako 8 kobek (Arrikrutz, Ekainberri, Kobenkoba, Pozalagua, Mendukilo, Urdazubi, Sara eta Zugarramurdi)KOBAZULOEN EGUNA ospatuko dugu martxoak 7an (Igandea).
Egun horretan, bisitariek sarrerak erdi prezioan izango dituzte eta zozketa berezi bat gauzatuko da kobetara gerturatzen direnen artean.

2010-02-22 14:19:57
ESPAINIAKO KOBAZULO TURISTIKOEN ARGAZKI ERAKUSKETA IBILTARIA
Erakusketa otsaileko bigarren hamabostaldian izango da erakusgai Iruñako EROSKIren zentro komertzialean. Bertan elkarteko 34 kobazulo turistikoen argazkiak ikus daitezke (sarrera librea).
Erakusketa Espainia mailako kobazulo turistikoen elkarteak (ACTE)eta Astitzko Kobak S.M. antolatu dute.

2010-02-04 13:09:35
KOBAK BERRIRO ZABALIK
Otsaila iristearekin batera, kobako ateak irekitzen dira berriro ere urtarrileko atsedenaldiaren ostean.
Otsailean zehar, soilik ateburuetan eta goizez gauzatuko dira bisitak (ikus egutegia)

2009-12-29 19:56:12
KOBAZULOA ITXITA 2010eko OTSAILERARTE
Irudian ikusten den Ferra saguzar handiaren antzera, kobazuloa hibernazioan sartu da 2010eko otsaileko lehen asteburu arte. Ikus egutegia.

2009-12-18 13:35:55
ELURTE HANDIA KOBAN
2009ko Abenduak 18, ostirala.
Elurte galanta koban. Asteburuan (larunbata 19 eta igandea 20)bisitak gauzatzeko, galdetu errepidearen egoeragaitik (10:00h-14:00h): 948396095/608623604

2009-12-17 12:28:48
2010eko Urtarrilan Itxita
Urtarrila osoan zehar kobazuloa itxita egongo da. 2010eko Otsailan asteburuetan goizez irekiko da. Martxotik aurrera egunero irekita (Astelehena atseden eguna).

2009-11-13 18:24:23
ESPELEOSOROSPEN SIMULAKROA
ESPELEOSOROSPEN SIMULAKROA MENDUKILOko KOBAN
Mendukiloko koban (Astitz – Larraun bailara) azaroak 21ean (larunbata) espeleosorospen simulakro bat gauzatuko da. Jarduera, emergentzi agentziarekin (112) hitzarmena duen Nafarroako espeleologia federakundeko espeleosorospen taldearen esku egongo da.
Espeleoabenturako aktibitatean 70mko sakoneran gertatutako istripu bat simulatuko da (Gerlariaren Gelan), zauritua kobatik andan atereaz.
Goizean zehar, kobako zaldaineko bisita arruntak ez dute aldaketarik pairatuko, sarrerak 11:00h – 12:00h – 13:00h – 13:30h gauzatuz.
